sábado, 31 de diciembre de 2011
jueves, 29 de diciembre de 2011
Arantzak
…gauza batez nago guztiz ziur. Oinetako txuritako gizonak, ziutatea hondakindegitik bereizten duen pareta latza iragan eta gero Theori berri latzak ematera tristeki abiatu den horrek, ez lukeela bi aldiz pentsatu beharko Mutuaagoen erresuma amestuetara aldegiteko, bertako biztanle bihurtzeko.
Ez baitihoa zer esan, nola esan, nondik hasi eta antzeko gauzetan pentsatzen, ondo baitaki Theok ezer esan gabe ere konprenitu egingo duela konprenitu behar dituen guztiak eta gehiago. Eta, badaezpada edo, hitz batzuk bilatzen hasten denean, laster konturatzen da hitz ezaz, ez dagoela hitzik zinez ardura dugun hura adierazteko, eta daudenak hustuak eta pitzatuak gelditu zirela aspaldi.
Ziutateaz Bernardo Atxaga
martes, 27 de diciembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)